GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Atsedena lasai hartzeko, puntuak behar dira

Jon LEUNDA

Top 14ko Liga jardunaldia izango da gaur, abendura bitarteko azkena. Izan ere, orain selekzioen txanda izango da, eta taldeek ez dute hiru astetan lehiaketarik izango, nahiz eta batzuek zer prestatua eta hobetua izango duten.

Biarritz izango da etxean arituko den euskal taldea, eta Castres hartuko du, gainera. Zuri-gorriek bigarren fasean sartzeko duten aurkari zuzen horietakoa da, eta garrantzi handia izango dute gaurko puntuek.

Aviron, berriz, bolada onera itzuli nahian dabil, baina horretarako ez du aurkari samurra izango, Parisen jokatuko baitu Stade Françaisen aurka.

Zuri-urdinak azken boladan oso trakets ibili dira, eta lehen postuan egotetik jaitsierako postuetara hurbildu dira. Hala, berehala erreakzionatu ezean, beheko zuloan izango da gutxi barru. 19.00etatik aitzinera jokatuko dira bi partidak.