Amodio kontuak sukaldean, Unax Ugaldek «Bon appétit» aurkeztu digu
David Pinillos segoviarrak bere opera prima, «Bon appétit», aurkeztu zuen atzo. Nora Tschirner alemaniarra eta Unax Ugalde gasteiztarra antzezle nagusi dituen filma ekoizpen europarra da, eta Zurich (Suitza), Munich (Alemania) eta Bilbon grabatu zuten iaz. Komedia erromantikoa, atzerrira lanera joan den euskal sukaldari baten amodio istorioa kontatzen digu «Bon appétit» pelikulak, eta sei sari jaso zituen Malagako Jaialdian. Azaroaren 12an helduko da zinemetara.