GARA > Idatzia > Ekonomia

Nafarroako BPG %0,5 hazi da, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian geldiunea izan du

GARA |

Nafarroako barne produktu gordina (BPG) %0,5 hazi zen urteko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban berriz, epe berean, BPGk ez zuen ez aurrera ez atzera egin, eta bilakaera nulua jasan du, beraz.

Urtebeteko bilakaerari erreparatuta, Nafarroako ekonomiak %1,6ko hazkuntza izan zuen 2009. urteko irailetik pasa den irailera bitartean, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako BPG %0,6 hazi zen. Nafarroako ekonomia sailburu Alvaro Mirandak eta Eustat Euskal Estatistika Erakundeak plazaratu zituzten atzo datuok.

Hala, Nafarroan azkeneko bost hiruhilekoetan barne produktu gordinak bilakaera positiboa izan du, eta Mirandak adierazi zuenez, 2010. urtea amaitzerako %1 baino gehiago haziko da ekonomia. Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban berriz, azken hiru hiruhilekoetan ekonomia hazi egin bazen ere, azkeneko honetan gelditu egin da, eta beraz, hazkuntza joeran etena jasan du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo