GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Basari elkarteak Pasai Antxoko XI. Asteburu Mikologikoa prestatu du

1993an ospatu zen lehenengoa eta 1996az geroztik bi urtetik behin antolatzen du Biteri elkarteak Asteburu Mikologikoa. Larunbatean, 07.30ean Gure Zumardian elkartzeko deialdia luzatzen bada ere, nor bere aldetik joan daiteke perretxiko bila. Talde edota pertsona bakoitzak larunbat goizean jasotako perretxikoak Pasai Antxoko Azokara eraman behar ditu 12.00etatik 14.30era bitartean. Sailkapena Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek egingo dute Azokan 16.30ean, eta jendeak bertaratzeko aukera izango du. Igandean, erakusketa egingo dute 10.00etatik aurrera Gure Zumardian eta 13.30ean, pintxoak jateko aukera egongo da Basari elkartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo