GARA > Idatzia > Kultura

Iruña Veleiako polemika dokumentatu du Alberto Barandiaran kazetariak

GARA | IRUÑEA

Alberto Barandiaranek, «Berria» egunkariko kazetari eta idazleak, «Veleia afera» liburua aurkeztu zuen atzo. Elkar argitaletxeak argitaratuta, Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua da lan berri hau.

Lan honetarako, indusketa horretan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso ditu eta gaia kanpotik jarraitu duten adituen iritziak bildu ditu kazetariak. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari gaiari buruzko arrastoak ematen dizkio bere iritzia osatu ahal dezan.

Barandiaranek ikerketa eta kronika estiloak landu izan ditu beste hainbat lanetan; hala nola, «Ez zaigu ahaztu» (Susa, 1998) edota «Postkronikak» (Elkar, 2009) lanetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo