GARA > Idatzia > Kultura

Japoniar txotxongiloek leku nagusia beteko dute krisiari aurre egin dion Titirijain

GARA | TOLOSA

Topicek lehen urtemuga betetzearekin batera ospatuko da Titirijai Tolosako 28. nazioarteko txotxongilo jaialdia. Larunbat honetan hasi eta abenduaren 5era arte, hogei konpainia arituko dira Titirijain, krisiak eraginda beste urteetan baino zertxobait gutxiago. «Aldez aurretik barkamena eskatu nahi genieke Titirijaiko ikusle leialei. Ziur gaude, dena den, murrizketa hauek konpentsatuak izango direla konpainiek eskainiko dizkiguten emanaldiekin», esan zuten antolatzaileek.

Aurtengo kartelak Japoniako komiki munduari egiten dio erreferentzia eta egilea Zenen Calero kubatarra izan da. Japoniako txotxongiloek bi erakusketa, bi ikuskizun klasiko eta beste bi garaikide aurkeztuko dituzte. Tolosan bakarrik ez, beste hainbat herritara ere iritsiko da Titirijai. Sestaon, Elgoibarren, Ordizian, Eibarren, Pasaian, Ibarran eta Irunen hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo