GARA > Idatzia > Euskal Herria

MANIOBRAK

Gutxienez militar espainolen lau kamioi ibili dira Azpeitia inguruan

Atzo goizean gutxienez militar espainolen lau kamioi Azpeitia inguruan ibili zirela salatu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak eta, zehaztu zuenez, Izarraitzeko bidean den Olatzeko ermita ingurura joan ziren. Azpeitia inguruetan, azken urteotan behin baino gehiagotan izan direla espainiar militarren maniobrak gogorarazi eta datozen egunetan militarren presentzia bertan berriro izatea posiblea dela ohartarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. Herritarrei espainiar Armadari euren mespretxua adieraztera dei egin die.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo