Mobilizazioak
Presoen ikasteko eskubidearen alde, gaur eta bihar unibertsitateetan
Euskal presoek pairatzen duten eskubide urraketa salatzeko, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat pertsona ezagunek Durangon aurkeztutako Egin Dezagun Urratsa kanpainaren harira eta kaleratutako manifestuarekin bat eginez, gaur eta bihar euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak izango dira Euskal Herriko hainbat fakultatetan. Gaur, esaterako, Gasteizko aularioan izango da mobilizazioa 13.30ean; 12.00etan, Leioako unibertsitateko kafetegian; eta, 14.00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (San Mames).