AURKEZPENA
Euskal Literaturazaleen Akademia, Gasteizen
Gaur egingo du aurtengo azken geldialdia «Kilkerren sokak», 111 Euskal Literaturazaleen Akademiak udazkenerako antolatu duen ekimenak. Eider Rodriguezek «Katu jendea» narrazio bilduma aurkeztuko du Elkar aretoan, arratsaldeko sei eta erdietan, eta zeregin horretan Karmele Jaio idazlea izango du bidelagun. Euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatzeko eta bultzatzeko asmoz, idazleei sorkuntza irakurleekin partekatzeko aukera eskaintzea du helburu ekimen horrek.