GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Pello Urzelai 2010/11/25

Salbuespena lege

Legezko alderdi bateko kide baten kontrako euroagindua eskatu dio Espainiako Justiziak Frantziakoari, Uztaritzen eta Baionan egindako agerraldiengatik, legezko jarduera politiko hutsagatik. Frantziako Paueko Auzitegiak ez du onartu halakorik. Baina bai, legezko alderdi horretako kide horrek berak parte hartzeagatik kilometro gutxi batzuk hegoalderago Agurainen egindako bilera batean, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldi ireki eta legezko batean eta Iruñean 2006ko su-etena baloratzeko agerraldi batean. Geografiak, antza, delitu bihurtu du legezko alderdi baten jarduera politikoa, Europako Batasunaren barnean. Paueko Auzitegiaren erabakiak ontzat jo du Espainiako salbuespen legeria edo legeriaren salbuespenezko erabilera. Ez hori bakarrik, orain arteko irizpidea urratu du -Matxikoteren, Rekarte eta Galarragaren eta Leforten kasuetan erabilitakoa-, eta beste salbuespen bat ezarri. Pirinio Atlantikoetako alderdi sozialistak ere onartezintzat jo du erabakia. Garaia da auzitegien salbuespen legea amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo