GARA > Idatzia > Kultura

Atarrabiako Iker Larunbe izan da garaile XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan

GARA | PASAI DONIBANE

Iker Larunbe atarrabiarrak irabazi zuen atzo Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku txapelketa. Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkide dantza taldeak antolatutako lehian, zortzi dantzarik egin zuten erakustaldia. Itsasmendi txistulari taldea lagun zutela, Puntamotz, Eskua aldatzeko soinua, Kontrapasa eta Aurkez aurke dantzak eskaini zituzten. 113,08 puntu eskuratu zituen Larunbek, eta hurbil gelditu zen Aitor Arrieta errenteriarra (112,45 puntu). Ondotik, Ander Diez lezoarra (109,45), Baliarraingo Unai Etxebeste (104,43), Tolosako Aritz Iglesias (104,32) eta Juan Urretabizkaia (92,53), eta Iker Sanz (87,50) eta Beñat Asensio (86,45) lezoarrak sailkatu ziren.

Haurren trebezia

Azpimarratzekoa izan zen haur mailetan Soinu zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia. Leire Amiano, Izar Aizpuru, Aimar Odriozola eta Aritz Olarte gazteek beren trebetasuna eta maila erakutsi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo