Gaur Aurore dut izena!
Badakigu Ipar Euskal Herrian ehun bat pertsona preso sartuz, gainera Espainiaratuz, horretatik altxatzeko nahiko lan lukeela hemengo mugimendu politikoak! Agintariek hori badakitePariseko Arte Modernoaren erakustokian, Kai Wiedenhöfer argazkilariaren erakusketa antolatua zen. Argazki horiengatik profesional honek Carmignac Gestion fundazioaren 2009ko saria jasoa zuen. Plazaratuak diren argazkietan Israelgo 2009ko Gazaren kontrako ofentsibaren ondorioak agertzen dira, pertsonek, palestinarrek, gorputzean jasan dutena erakutsiz.
Aitzineko igandean erakusketa horren salatzeko hogeita hamar bat jende hurbildu dira alderdi baten ikuspuntua azaltzen zela salatuz. Hurbiltze hori ez da oso lasaiki gertatu, eta Polizia deitu behar izan dute, eta bukaeran erakustokiak hetsi behar izan du. Ligue de Défense Juive taldekoak ziren hurreratu zirenak. Talde horrek ekintza erasotzaileak eraman izan ditu azken urteetan, baina ageri da bi neurri daudela botere publikoen aldetik, Israelen aurka zerbait gertatzen delarik, erreakzioak berehalakoak izaten baitira eta oso zorrotzak.
Hori dela-eta, Interneten, «Le Monde» aldizkariaren gunean, gertakari horri buruzko erreakzioak bildu dituzte. Lehen erreakzio batek zioen 2009ko ofentsibaren ondotik egoera lasaitu dela. Alegia Gazako hiritar batzuk garbitu ondoren, beste batzuk larriki zauritu eta gero, animoak baretu direla eta Israelek bere bizi normala jarraitzen ahal duela.
Gogoetatzera eramaten duen oharra bada, zeren azkenean, borrokatzen den hiritarren portzentaje bat ezabatzen bada, beste zati bat beldurraren pean atxikitzen bada eta beste bat erosten baldin bada, aginduan dagoenarentzat, aberatsarentzat ate guztiak idekiak dira, mugarik ez dago. Izan ere, nazioarte mailako epaitegiak, boteretsuen alde direnez, bere gorputza baizik, bere larrua baizik ez duenak borrokatzeko, borroka horretan uzten baldin badu, aurkariak ez du trabarik gehiago pertsona baten desagertzearekin, zauritzearekin, inguru zabalaren baitan hedatzen baita eragina, mina, ikara.
Noski, min aski sakona eragin zuketen Gazan! Beste aterabiderik ez dute bilatzen, nahikoa dute bortizkeria erabiliz. Baina hau Israelendako ez da bortizkeria. Azken finean, pixkanaka, neurri errepresiboak gehituz, jendea suntsituz, noski, lortzen ahal dute uneko garaipena!
Euroaginduaren kasuan, Aurore Martin Madrilera eraman nahi dute, beste batzuen eramateko bidea baita. Dagoeneko Aurore ezagutzen ez duen hizkuntza duen herrialdera eramaten uztea, ezagutzen ez duen legedi baten menpe uztea ikaragarria da. Etengabe frantses telebistan beste erresumetan preso dauden presoak frantses estatura ekartzeko zer-nolako indarrak egiten dituzten erakusten digutelarik, askotan drogarekin lotutako kasuak, Aurore beste erresumako legediaren atzaparretan utziko dute ekintza politikoengatik? Politika delitu bihurtu baldin bada, ozenki erran dezatela!
Badakigu Ipar Euskal Herrian ehun bat pertsona preso sartuz, gainera Espainiaratuz, horretatik altxatzeko nahiko lan lukeela hemengo mugimendu politikoak! Agintariek hori badakite, horrela saiatzen dira abertzaleen bozak erosten euskararendako milioi bat emanez, eta hemengo benetako burujabetza eskatzen dutenak kriminalizatzen eta preso sartuz isilarazten! Horretaz jabetu behar gara erantzun egokia, bakarra eta indartsua emateko.