GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hamabi orduko protesta Usurbilen, estradizio eskaera jaso duen Segurola presoa babesteko

p062_f01_47x36.jpg

p062_f02_48x36.jpg

 

GARA | USURBIL

Auzitegi Nazional espainolak Patxi Segurola euskal presoaren estradizioa eskatu berri du, eta orain Versailleseko epaile baten esku dago auzia, Usurbilgo amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez. Kanporatua izan daitekeela salatzeko azaroaren 8an abiatutako gose greba larunbatean utzi zuen Segurolak.

 Hogei egun elikatu gabe eman dituen usurbildarrari babesa emanez, hamabi orduko elkarretaratzea egin zuten bere bizilagunek larunbatean zehar,  herriko talde eta eragile andanaren laguntzarekin.

Tolosan, bestalde, Elkartasun Egun arrakastatsua gauzatu zuten larunbatean. Egun osorako eta adin guztietara egokitutako egitaraua prestatu zuten, tartean, ume jolasak, kalejira, bazkaria eta manifestazio zabala. Gauean izandako kontzertuetan adibidez, ia mila lagun bildu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo