GARA > Idatzia > Ekonomia

ARABA

Arasurrek eskaintza egin dio Bilboko Portuari, bere zerbitzuak erabil ditzan

Arabako Arasur industrialdeko arduradunek eskaintza egin diote Bilboko Portuko lehendakaritzari euren zerbitzu eta instalazioak erabil ditzan. Berriki Bilboko Portuko Agintaritzak, Jundizko Arasur gunea erabili beharrean, lehorreko portua Burgosen kokatzeko asmoa azaldu du. Bilboko Portuari «berehala» erabiltzeko prest dauden logistika zerbitzuen eskaintza «globala eta zehatza» egin diotela adierazi dute industrialdeko arduradunek. Era berean, euren instalazio, nabe, deposito eta tren-azpiegiturak, baita kokapena ere, Bilboko Portuaren beharrentzat oso egokiak direla defendatu dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo