GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Chillida Lekuri eta langileei lagundu behar zaie, baina kudeaketan parte hartu ere bai

Chillida Leku museoaren hamargarren urteurrena haren egoera ekonomikorik txarrenarekin batera heldu da. Chillida familiak, museoaren kudeatzaileak, aldi baterako ixteko erabakia hartzeko aukeraren aurrean, aukera hori gauzatu ez dadin ahaleginak egiteko prest agertu dira erakunde publikoak, eta Gipuzkoako Kultura diputatu Maria Jesus Aranburuk atzo esan zuenez, Gipuzkoako Aldundiak eta Gasteizko Gobernuak Chillida familiarekin negoziatzeari ekin diote, egoerari irtenbidea aurkitzeko. Familiaren erantzunaren zain, museoko langileek enplegu-erregulazio espediente bati aurre egin beharko diote abenduaz geroztik, eta nolanahi ere, museoa ez ixteko aukera ere ez da baztertu behar. Zentzuzkoa dirudi erakunde publikoek museoari laguntza ematea, ondare kulturala laguntzea izango bailitzateke, eta zentzuzkoa da egoera kaskarrean dauden museoko langileen egoera konpontzen laguntzea, jakina. Hala ere, zentzuzko eta logikoa da, era berean, erakunde publikoek museoaren kudeaketan ere parte hartzea, eta, ondorioz, neurri batean Chillida Leku ondare publikoa izatea. Herritarren laguntza jasotzen badu, herritarren ondare ere izan dadin, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo