GARA > Idatzia > Euskal Herria

Peñek jaso dute Gora Iruñea saria jai herrikoien alde egiten duten lanagatik

p016_f01_098x089.jpg

GARA |

Duela lau urte hasi zen Gora Iruñea elkartea San Saturnino egunean Iruñeko Eguna ospatzen. Atzo izan zen Iruñeko herritarrei zuzenduriko festa, eta hiriko peñei saria eman zieten, jai herrikoien alde egiten duten lanagatik. Egun hau ospatzean, Iruñearen eguna denez, hiritarren eguna ere badela defendatzen du Gora Iruñeak.

Iruindarrek bertakoak izatea ospatu zuten ekitaldiz jositako egun batean. Goizean, kaleetatik dantzan ibili ziren peña, dantza talde eta txarangekin. Hamaikak aldera, otordutxoa egin, eta indarberrituta, dantzan eta festan jarraitu zuten.

13.30ean Gora Iruñea saria eman zieten peñei, urtero jaien alde lanean aritzen den talde bati ematen diotelako, eta aurten haiei egokitu zaie. Jarraian herri bazkaria egin zuten Salesianoetan.

Atsedena hartu eta gero, Alegria de Iruñea peñaren lokalean dantzaldia egin zuten Nagore musika taldearekin, eta bitartean Errekoleten plazan txikientzako emanaldia izan zen.

Azken ekitaldia 19.30ean izan zen. Ordu horretan bertan Kiki Bordatxorekin dantzaldia hasi zen Muthiko peñan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo