EKIMENA
Euskal rock erradikala izango da Imanol Oroituz 2010 jardunaldien ardatza
Bihartik hilaren 27ra bitartean Imanol Oroituz Jardunaldiak ospatuko dira Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean, Dokan eta Txirain elkartean. Donostia Kulturak eta Imanol Oroituz taldeak 2007. urtetik antolatzen dituzte jardunaldi hauek, Imanol Larzabal zenaren omenez. Aurtengo jardunaldietan euskal rock erradikalaren sorreraren testuinguruan ibiliko dira eta erakusketa, mahai-ingurua, dokumentala, kontzertua eta herri afaria antolatu dituzte.