GARA > Idatzia > Euskal Herria

GASTEIZ

Elkartzenek etxebizitza eskubidearen aldeko sinadura bilketa egin du

Elkartzen, eskubide sozialen aldeko mugimendua, Gasteizko Europa Jauregian izan zen atzo etxebizitza eskubidearen alde eskuorriak banatzen eta sinadurak biltzen. Eskatzen dutena Udalak hutsik dauden etxebizitzen errolda egitea da eta horiekin alokatzeko parke publikoa sortzea, alokairuen prezioa mugatuz. PSE hirian gauzatzen ari den politika kritikatu zuten «eskubideak zozketatzea absurdua» dela argudiatuz. Mugimenduaren ustez, Gasteizko etxebizitza politika aldatu eta, berriak eraiki ordez, 10.050 etxe hutsen erabilera sustatu behar da, batez ere «milaka pertsonek etxebizitza izateko eskubiderik gabe» jarraitzen dutelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo