FORUA
Rinder Industrial enpresako gerentziak 30 langileren kaleratzea planteatu du
LAB sindikatuak gogor salatu zuen atzo Foruko Rinder Industrial enpresa Rindel taldeak berak Gasteizen behin-behineko lan kontratuak eta baldintza «kaxkarrak» dituzten langileekin ireki berri duen fabrikara lana «nahita» bidaltzen ari dela «Foruan ekoizpena garestia den aitzakiapean». Horrekin batera, borondatez lana uzteko prest dagoen langilerik lortu ezean 30 langile kaleratzeko asmoa aurkeztu du Foruko enpresako gerenteak, eta jazarpenetik gertu dauden erabakiak inposatzen ari dela salatu zuen LABek. Zehazki, hainbat langile, emakumeak gehienak, beren produkzio lekuetatik atera eta bulegoetara bidaltzen ari direla azaldu zuen, «bulego ezberdinetan banaka egotera behartuz». Azkenik, «txeke zuririk» ez dutela sinatuko baieztatu zuen sindikatuak eta Foruko fabrikaren bideragarritasuna exijitzen jarraituko dutela.