BASAURI
Eroskiri emandako obra baimena indargabetzeko eskatu dute merkatariek
Pasa den astean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Basauriko Merkatari Elkarteari eta Bizkaidendak federazioari arrazoia eman eta Bilbondo saltoki gune handia handitzea legez kanpokoa dela ebatzi zuen. Basauriko Udalak ordea, pasa den urriaren 29an obra-baimena eman zion Eroski taldeari Bilbondon eremu berria sor dezan. Ondorioz, Basauriko merkatariek eta Bizkaidendak federazioak lizentzia indargabetu dezala eskatu diote Udalari. «Epaia bete eta baimen hori indargabetu dadila eskatzen dugu», adierazi dute. Astelehenean bi elkarteen abokatuek helegite bana erregistratu zuten Basauriko udal-erregistroan obra egiteko baimena indargabetzeko exijituz.