GIPUZKOA
12 eta 18 urte arteko gazteentzat txartela merkaturatu du Kutxak
12 eta 18 urte arteko gazteentzat ON izeneko txartela merkaturatu du Kutxak MasterCard elkartearekin elkarlanean. Txartela erabiltzeko ez da kontu korronterik behar eta Kutxako arduradunek atzo azaldu zutenez, orain arte «entitateen estrategiatik urruti» zegoen kolektiboari zuzenduta dago. Era berean, Kutxaren esanetan, ekimen honen helburu nagusia da adin txikikoak «kontsumo zentzudun eta arduratsu» batekin txartelen erabilerarekin ohitu daitezela. Adin txikiko seme-alabei «finantza hezkuntza eraginkorra» eskaini nahi dieten gurasoentzat ere ON txartela «irtenbide berritzailea» dela adierazi dute. Gurasoek baimendu beharko dute txartelaren erabilera.