GARA > Idatzia > Ekonomia

GASTEIZ

Yosu Thermik-eko langileek lau hilabete kobratu gabe daramatela salatu dute

Gasteizko Yosu Thermik enpresako 27 langileek elkarretaratzea egingo dute gaur Gasteizen lau hilabete soldatarik kobratu gabe daramatela eta «guztiz abandonatuta» daudela salatzeko. Udarako oporretatik bueltan lantokia itxi egingo zuela iragarri zien enpresako jabeak. Jundiz industrialdean dagoen aroztegi bat da Yosu Thermik enpresaren jabea. Langileek, ordea, lau hilabete daramate soldatarik jaso gabe eta ez diete kontratua bertan behera uzteko aukerarik ere eskaini, hala langabezia kobratu dezaten. Ez ordaintzeagatik lehen banakako epaiketa izango da gaur Gasteizen eta bertan, epaitegi parean, egingo dute elkarretaratzea langileek euren egoera salatu eta konponbideak eskatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo