GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Atxaga, Bilbo Zaharra Forumen azken ekitaldian

«`Erle' irakurlearen saioa» izeneko ekitaldiak itxiko du ostegunean Bilbo Zaharra Forumek antolatzen dituen jardunal- diak. Hitzordua 19.00etan Plaza Barriako Euskaltzaindian izango da, eta besteak beste, Bernardo Atxagak hartuko du parte. Idazleak Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratu zuen 2009an «Erlea» literatura aldizkaria. Argitalpenaren inguruan idazle eta artista talde garrantzitsua biltzen da, eta dagoeneko hirugarren zenbakia kalean dago. Idazleak «Ogi hutsa»ren zati bat irakurtzeaz gain, iruzkinak eta hizketaldiak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo