GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Eguberrietan kontzertua emango du Oskorrik

Iazko arrakastaren ostean, Iruñeko Peñen Federazioak eta Oskorrik Eguberrietako II. Kontzertua eskainiko dute abenduaren 17an Anaitasuna pabiloian 20.00etan. Emanaldirako hamazazpi herri kantu prestatu dituzte, eta pantaila handi bat ere jarriko dute, ikus-entzuleek abestiak kantatu ahal izateko. Ateak 19.30ean zabalduko dira eta sarrera doakoa da, lekuak bete arte. Nobedade gisa, borondatezko diru ekarpenak jasoko dituzte, Paris 365 jantoki solidarioarentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo