GARA > Idatzia > Kultura

Iruñea

Bazkide berriak lortzeko 24 orduko saio berezia egingo du Eguzki Irratiak

Eguzki irratiak egoera zaila bizi du, izan ere, eta bertako kideek iragarri dutenez, 500 bazkide berritik gora behar dituzte, horien laguntza ekonomikoaz hedabidea finantzatu ahal izateko. Bazkide berri gehiago lortzeko, hain zuzen, ospatuko dute «Le MAnS Eguzkideen 24 orduak» saio berezia. Emanaldia abenduaren 10ean, 11.00etan, abiatuko da eta zuzenean izango dira, inongo etenaldirik gabe, hurrengo eguneko 11.00ak arte. Horretarako, entzuleek 948 220 758 telefonora deitu besterik ez dute eta trukean irratiko kamiseta bat jasoko dute. Sorpresa gehiago ere izango dela ziurtatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo