GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironek eta Biarritzek irabazita agurtu nahi dute aurreneko itzulia

GARA |

Top 14ko aurreneko itzulia amaituko da asteburu honetan eta Biarritzek eta Avironek garaipena lortuta agurtu nahiko dute, ligari hilaren 29an berrekiteko. Avironek Arroxela hartuko du, gaur 14.30etik aurrera Jean Dauguer estadioan. Biarritzek, berriz, Bourgoinen jokatu behar zuen partida gaur, baina elurra dela-eta, azkenean etxean egingo du bihar, 15.00etan.

Ohorezko Maila

Derbia jokatuko dute gaur, 16.00etan, Anoetako estadio txikian Bera Berak eta Bizkaia Gernikak. Bi debutari izango dira bertan: Zeelanda Berriko Braig Clare eta Elio Plaza.

Ampo Ordiziak, berriz, bihar jokatuko du Altamiran, 12.00etan, Sevillako Cajasolen aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo