GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Munduaren segurtasuna arriskuan jartzen dutenak, segurtasunaren aitzakiari helduta

Wikileaks atari digitalak agerian utzitako azken informazioek aurreko filtrazioek bezalako erantzuna jaso dute. Oraingoan Assangeren atariak AEBek giltzarritzat dituzten hainbat azpiegitura eta baliabideren zerrenda sekretua jarri du agerian. Eta, berriro ere, gaitzespenak ez dira berandutu. Informatzearen gaitzespena, alegia. Inork ez du Wikileaks atariak argitaratutako agirien egiazkotasuna zalantzan jarri, ezta AEBetako Gobernuak berak ere. Milaka dokumentu horiek agerian utzi dutena ez da harrigarria, munduko herritarrek horren guztiaren susmoa bazutelako, baina argitaratutako agiriek susmo horiek egiaztatu egin dituzte. AEBek -bereziki- munduaren segurtasuna arriskuan jartzen dutela ez da atzo goizeko kontua; hala ere, AEBek eta Mendebaldeko gobernuek oro har herrialdeen segurtasuna, hain zuzen, jartzen dute aitzakia mezulariari oldartzeko. Horrela ulertzen da Britainia Handiko lehen ministro David Cameronen bozeramaile batek atzo esan zuena. Gobernuek orain artean ez dute ezer ere esan agirien edukiaren gainean; nahiko lan dute informazio hori eman izana gaitzesten eta atari digitalari eraso eta jazartzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo