Berezkoak
Harizmendik eta Etxeberrik beste bi ezuste eman dituzte Superprestigioan
Jon LEUNDA
Harizmendik eta Etxeberrik beste bi ezuste handi eman dituzte Superprestigioan. Orain arteko lau partidetatik bakar bat ere ez dute irabazi faboritoek. Lehengoan, Ozafrain eta Heguiabehere izan ziren kanporatuak, eta oraingoan Ezkurra eta Kurutxari.
Ezuste latza eman zuen Harizmendik Ezkurra 23-40 mendean hartuta. Urruñakoa zen txapela irabazteko faborito nagusietakoa, baina lapurtarrak ez du orain dela urte pare bateko joko hura. Aukera ederra izan zuen, lehen kintzean sorbaldan kolpe dezentea hartu baitzuen Harizmendik, baina, hala ere, Nafarroa Beherekoa askoz ere hobea izan zen. Botetik zortzina kintze egin zituzten. 57 minutu iraun zuen partidak markagailuan honakoa erakutsi zuen: 1-1, 2-2, 7-2, 10-10, 10-16, 14-21, 17-23, 19-26, 20-34, 22-38 eta 23-40.
Bigarren partidan Etxeberri izan zen ezustea eman zuena, 40-24 Kurutxari mendean hartuta. Lehen zati orekatu baten ostean, bigarrengoan egurtu egin zuen Etxeberrik Kurutxari: 48 minutu iraun zuen partidako markagailua hau izan zen: 0-4, 6-6, 9-9, 10-10, 12-12, 15-15, 17-17, 18-18, 19-19, 21-21, 23-23, 32-23 eta 40-24.
Final-laurdenetan, datorren astelehenean, Bonebeltxek Etxeberrirekin neurtuko ditu indarrak, eta irabazlea abenduaren 19an Waltariren aurka neurtuko da. Harizmendi, berriz, Jannotsen aurka neurtuko da eta irabazlea finalerdietan Lemunoren aurka ariko da abenduaren 19an.