GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Enekoitz Telleria (2010/12/8, berria)

Beste lerro bat jarraian

Cristina Estebanez zuen izena, 25 urte zeuzkan, eta Barakaldokoa zen. Genero indarkeriak aurten Euskal Herrian eragindako hildakoen zerrendan haren izenak betetzen du beste lerro bat, herenegundik. 25 urteko bikotekide ohiak hil zuen ustez. (...)

Ustezko hiltzaileak joan den azarotik zeukan ezarrita emakumearengana ez hurbiltzeko agindua. Orduan erabaki zuen emakumeak harremana apurtu, eta jasandako tratu txarrak eta mehatxuak salatzea.

Eta salatzeak eta gaitzesteak hainbat dira orain. Hildakoen zerrendan lerro bat gehiago ageri da bai, baina izen berriaren alboan berberak dira azalpenenen eta gabezien lerro jarraiak. Lege, lerroburu eta adierazpenak berberak direlako kasu honetan ere, baina baliabideen gabeziak eta murrizteak, lehentasunen nahasteak eta praktikaren hutsunean ere bai, beste behin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo