Jokin ETXANIZ I ASPEko kirol zuzendaria
Askok uste baino final estuagoa izango da
Partidaren nondik norakoei dagokionean, argi dago bakoitzak oso joko desberdina egiten duela eta bakoitza berari ondoen dagokion erritmoa jartzen saiatuko da. Abelek nahiko du Irujok botera joka dezala eta Juanek, bere aldetik, bere erritmoa sartu eta Abel eroso ez egoten saiatuko da. Hortik joango da partida, ea nork lortzen duen jokoa bere eremura eramatea. Gero, biak zein mailatan dauden ikusita, tantoak amaitzen asmatzeak eragin handia izango du. Biek defentsa handia dute, artistak dira bukatzen eta garrantzi handia izango du tantoari amaiera ematen asmatzeak.
Orain urtebete zaila zen pentsatzea Abel gaurko finala jokatzen egongo zenik. Gauzak nola joango diren sekula ez duzu jakiten. Abelen kasuan badakizu bere aldetik dena emango duela, baina belauneko lesioak beti poliki joaten direla esaten dute eta lasai joan behar dela. Alde horretatik, ikusten da oso ondo errekuperatu dela eta hori oso pozgarria da denontzako.
Bi pilotariak oso une onean iritsi dira eta ea finalaz gozatzeko aukerarik izaten dugun.