MASTERSA
Bengoetxea VI.a eta Zubieta Labriten izan dira pilotak hautatzen
Oinatz Bengoetxeak eta Aitor Zubietak atzo hautatu zituzten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan erabiliko dituzten pilotak. Buruz Buruko Mastersaren lehen finalerdia izango dute jokoan, eta pilota ezberdinak aukeratu zituzten. Bengoetxearenak gutxiago irteten dira frontisetik, nahiz eta lurrean bizi ibili; Zubietarenak gehiago irteten dira eta bote handiagokoak dira. Bigarren finalerdia igandean jokatuko dute Eibarren Martinez de Irujok eta Patxi Ruizek. Irujoren itzulera izango da Lau eta Erdiko finala irabazi ondorenean.