Bikoterik onena hirukote indartsu baten aurka Galarretako partida nagusian
Ezohiko neurketa prestatu du Oriamendi enpresak gaur arratsalderako Galarretan. Jarri daitekeen bikoterik indartsuenak, Koteto Ezkurrak eta Miguel Mari Urrutiak, hirukote bikain baten aurka neurtuko ditu indarrak; Etxeberria IV.ak, Juaristik eta Lizasok osatutakoa, alegia. Gainera, goizean, Binakako Txapelketaren finala jokatuko duten bi bikoteek materiala aukeratzeko ekitaldia izango dute Hernaniko pilotalekuan. Han izango dira Urriza-Etxeberria III.a eta Zeberio II.a-Ion.