GARA > Idatzia > Ekonomia

Santanderrek kalte-ordainik gabe utziko dituela salatu dute Benedi-ko langile ohiek

p024_f01_148x084.jpg

 

A.Z. | BILBO

Benedi taldeko Elecqui eta Leohiko Biotz enpresetako langile ohiek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon lanpostuak galdu zituztenetik bi urte igaro direnean kalte-ordainik gabe gelditzeko zorian daudela salatzeko.

Benedi taldeak 2008. urtean itxi zituen bi enpresak. Orain, Banco Santanderrek enkantera atera nahi ditu taldeari gelditzen zaizkion ondareak, «salmentarako abian jarritako negoziazioak saihestuz». Hala, Elecqui eta Leohiko Biotz enprese- tako langile ohiek atzo salatu zutenez, bankuak bere asmoei eutsiko balie «salmentatik eta honen ostean ordainduko litzatekeen hipoteka mailegutik kalte-ordainak ordaintzeko geratuko litzakeen apur hori ere jasotzeko aukerarik gabe geratuko lirateke langileak».  

Banco Santanderri enkantea bertan behera uzteko eskatu diote, baina ezetz erantzun du honek. Hala, «aktiboak eta bestelakoak izan ditzaten, gizarte osoa dirua uzten ari denean, hain justu finantza sektoreak sortu duen krisi egoera honetan, beraiek gizarteari zerbait eman behar diotenean ez daude prest», adierazi zion atzo Agapito Valle langile ohien bozeramaileak Europa Press-i.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo