GARA > Idatzia > Kultura

LUIS GASCAREN KOMIKI FUNTSA

Berrogeiko hamarkadan osatzen hasitako komikiaren historia

Luis Gasca bildumagile eta komikiaren arloko adituak urteetan bildutako material oparoak artxibategi berria izango du aurrerantzean. Funtsa milaka dokumentuk osatzen dute eta, aleez gain, egileen biografiak, gutunak, hiztegiak, aldizkariak, monografiak, filmak, diskoak, kartelak eta beste hamaika elementu aurki daitezke ikertzaileen eskura jarri den amaraunean.

p036_f02_199x108.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Komikia gizartean aski ezaguna den generoa da gaur egun. Denborarekin asko itxuraldatu da bere estiloa, baita bere kontsumoa ere. Lehen haurrei zuzentzen ziren istorioek izaera eraldatu, eta helduei zuzendutako merkatuan sartu dira egungo proposamen asko. Komikiak, ordea, badu bere historia, nahiz eta alde hori hain ezaguna ez izan argitalpenok kontsumitzen dituztenen artean. Historia hori ere ez dago oso zehaztua, urtetan ez baita esfortzu handirik egin belaunaldiz belaunaldi generoaren sorkuntza eta garapena eta hasierako argitalpenak herritar arrunten eskura jartzeko.

Salbuespenek salbatzen dituzte, ordea, historiaren zati horiek galeratik. Eta Euskal Herriko zein nazioarteko komikigintzaren historiak Luis Gascaren izena darama. Urteak eta urteak igaro ditu komikiarekin «ezkondutako» donostiar honek generoarekin zerikusia duen guztia biltzen, komikietatik hasi, autoreen bibliografietatik igaro eta pertsonaia ezberdinez marraztuta saltzen ziren jogur pote zaharretara iritsi arte.

Luis Gasca, abokatua eta Donostiako Zinemaldiko zuzendari izandakoa, XX. mendeko herri kulturarekin harreman estua izan duen aditua da. Komiki, zinema edo beste adierazpen artistikoenganako pasioak, mota askotariko dokumentu bilduma osatzera bultzatu dute. Bizitza osoan bildutako material horrek osatzen du Gasca Bilduma. Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16.ean kokatuko da aurrerantzean hamarka mila dokumentuz osatzen den funtsa, edukien heterogeneotasunean balio handia duena. Bilduma Gipuzkoako Aldundiaren esku dago gaur egun, 2004an hasi eta 2007an amaitu zen prozesu baten ondorio. Orduan, Kultura zuzendari zen Maria Jesus Aranburu diputatuak funtsaren balioaren balorazioa egiteko eskatu zion Tipula enpresari (Joxean Muñoz, Tabakalerako zuzendari ohia, eta Txabi Basterretxea zena ziren enpresaren jabeak).

«Badira urte asko Luis Gasca eta Aldundia harremanetan jarri zirenetik, berak duen bilduma ezagutarazi eta elkarlan bat sustatzen hasteko. Bilduma lehendabizi sakonki aztertu behar zen, jakiteko zer zeukan, zenbaterainoko altxorra geneukan, eta Aldundiak argi izan zuen merezi zuela Gipuzkoan bilduma hau izatea, zaindu, katalogatu eta gizarteratu ahal izateko», agertu zuen atzo prentsaren aurrean Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatuak.

Tipulak eginiko balorazio horretatik abiatuta, Aldundia lehen pausoak ematen hasi zen eta funtsaren originalen zati bat erosi zuen (1.000 marrazki eta bineta inguru). Ondotik, Luis Gascak berak beste zati bat eman zuen eta, azken negoziazioek, Komikiak-Colección Gasca Bilduma egoitza sortzea eta bere eduki osoa bertan egotea ahalbidetu dute.

«Ulertzen genuen eta ulertzen dugu, komikiak izan duen ekarpena eta eragina. Baina ez bere momentuan, edo gauzatu zirenean bakarrik, baizik eta ondoren izan duena. Luis Gasca Bildumak hori maisuki erakusten digu», gaineratu zuen Aranburuk.

Bilduma, pertsonaia edo egilekako sailkapenaz harago doa. Izan ere, ikono, zeinu edo sinboloak dira maiz sailkapenen ardatz nagusiak, baita sorkuntzen izaera bilakatzen diren kultura, politika edo giza balioak ere.

Luis Gascaren bildumagile izaera bereziak badu alde praktikoa ere nolabait esatearren. Adibide gisa, Roman Gubernekin batera agitaratutako «Diccionario de onomatopeyas del cómic» (Umberto Ecok goraipatua) edota Koldo Mitxelena Kulturuneko «Contraviolencias» erakusketan ikusi ahal izan diren komikiak, zeintzuetan emakumeen aurkako indarkeria normaltasun gaitzesgarriz agertzen zen.

Komikiez gain, egileen biografiek, gutunek, hiztegiek, aldizkariek, monografiek, filmek, diskoek, kartelek eta azpiegitura desberdinetako materialek osatzen dute bilduma, baita material originalez eta egileek dedikatutako edizioez, aurrera doan katalogazio lana albo batera utzi gabe.

Katalogazioa, ordea, ez dago oraindik amaituta; zortzi milatik gora dira, oraingoz, artxiboaren barruan sailkatu direnak. Funtsaren berezko heterogeneotasunak eta lan hori aurrera eramateko erreferentzia faltak zailagoa egiten du lan hori. Hala ere, dagoeneko osatua dago ikertzaile eta adituek Gasca Bilduma eskura izatea ahalbidetuko duen corpusa.

Aurrerantzean lan eskerga egingo dute funtseko arduradunek. Besteak beste, lurraldeko sortzaile eta artisten funts eta dokumentazioarekin bilduma osatu nahi da, Komikia-Colección Gasca Bildumaren ateak herritarrei zabaltzeko egungo komiki eta argitalpenen eskaintza garatu nahi da, eta originalen digitalizazioa bultzatuko da.

Adiskidetasunetik

Luis Gascak adiskidetasunean sinesten du. «Beti defendatu izan dut adiskidetasuna, batez ere momenturik txarrenetan azaleratzen dena. Ikaragarria iruditzen zait adiskidetasunaren indarra», nabarmendu zuen. Hortaz, azken urteetan ondoan izan dituenekin partekatu zuen atzo Gasca Bildumaren inaugurazioa. Berarekin ziren, besteak beste, Rafael Munoa ilustratzailea, Paco Caramasa Edicions de Ponent-eko zuzendaria, Antonio Altarriba gidoigile eta komiki idazlea eta Roman Gubert idazle eta historialaria. Azken honekin urte askotan aritu izan da elkarlanean eta komikiaren inguruko argitalpen ugari kaleratu dituzten urteetan.

«Historia garaikideko herri kulturaren bilduma» gisa definitu zuen atzo Gubertek Gascaren bilduma. «Gasca neurotiko obsesiboa da eta, hala izango ez balitz, ezin izango luke gaur (atzo) zanpatzen ari garen Everest hau amaitu», esan zuen.

Azaldu zuenez, «40ko hamarkadan kaleratutako komiki aleengatik ez zen dirutzarik ordaintzen, egun gertatzen den bezala, eta horrek lagundu dio Gascari inurrien moduan apurka-apurka bilduma osatzen. Nire ustez, Europa osoan aurki daitekeen funtsik onenetakoa da Gascak urte hauetan osatu duena», nabarmendu zuen.

SOTOAN

Gasca Bilduma Errege Katolikoen kaleko 16.ean zabaldu da, eta aretoko sotoan dagoen artxibategi zabalean gorde dituzte 40ko hamarkadatik hona bildutako hamarka milaka dokumentuak: komikiak, aldizkariak, diskoak, kartelak, filmak...

KONTSULTAK

Hitzordua eskatuta, aditu, ikerlari eta interesdunek bildumaren dokumentazioa kontsulta dezakete, eta gaur-gaurkoz katalogatuta dagoen dokumentazio guztiaren inguruko informazioa «http://kmliburutegia.net»-en ikusgai dago.

1940ko hamarkadatik

Luis Gasca aditu donostiarra 40ko hamarkadaren bueltan hasi zen bere bilduma osatzen. Txikitatik irakurri izan zituen San Telmoko liburutegiko komikiak, eta ordutik bilketa lana etengabea izan da, milaka dokumentu biltzera iritsi arte.

EUROPAKO ONENETARIKOA

Roman Gubern: «Komikia errugabetasun garaian bizi izan zen hasieran, ez zen dirutzarik ordaintzen aleengatik. Horrek, Europako bildumarik onenetakoa osatzen lagundu dio Gascari, inurri lana eginez, dokumentuak apurka bilduta».

Recopilar hasta conseguir una base para los investigadores

Luis Gasca se adentró desde muy joven en el mundo del cómic y del dibujo, y ayer reconocía que todavía se ve a él mismo como aquel crío que iba a la bilbioteca que se ubicaba en el antiguo museo San Telmo. «Solamente había algunas revistas de comics encuadernadas y manoseadas, nada más», recordaba. Y es que la misma situación se ha repetido en numerosas ocasiones a lo largo de su vida, ya que, en aquella época, casi no existía ninguna recopilación en torno a este género.

«Desde entonces, siempre he pensado en lo efímero del papel. Era esa obsesión de nuestras madres, a las que todos queremos mucho pero que tanto hemos odiado en algún momento, que cuando llegabas del colegio, de la universidad o de la mili, te encontrabas con que había tirado todo a la papelera, pensando que eran trastos viejos. El papel siempre se tiraba, y me ha parecido una barbaridad, una aberración», explicaba.

Desde una edad muy temprana, Gasca ha intentado recopilar todo lo que ha podido. Así, recalcó sus numerosas visitas a la joyería del ilustrador Rafael Munoa para verle dibujar. «Fue entonces cuando descubrí la revista «Pinocho», de la que Munoa tenía toda la colección, y le decía que esto algún día estaría en algún museo, aunque nos parecía imposible pensar en un museo del cómic cuando no existía nadie en el mundo que investigase sobre ello, ni había tampoco ningún corpus que facilitase esa tarea». No existían los libros sobre el cómic, tampoco diccionarios, ni internet... Era su obsesión quitar horas a otras cosas para salvar esos restos del naufragio que había en las casas; amontonar papeles, ordenarlos...

«Pensaba que una carta de Federico Fellini mandándome unos dibujos de su película «Roma» tenía un valor increíble. En las tiendas de otros países en las que se vendían autógrafos y cartas, una carta de Víctor Hugo tenía un valor incalculable, sin embargo, una carta con dibujos de Fellini no era valorado», apuntó el coleccionista. Todo ello le llevó a pensar en un sitio donde los investigadores pudiesen encontrar una base para lo que él nunca tuvo, que era empezar a investigar con algo, partiendo de un autor, de una época... y que ello tenía que estar en Donostia.

A.K.

AZOKETAN BILDUTAKOAK

Gascak berak aitortu zuenez, bere bildumako dokumentu ugari lagunek eta jendeak emandakoak dira eta beste asko nonahi ezagutu dituen azokatan bildu ditu: «Valentziako azokako ijitoek aski ezagutzen naute, eta aleak gordetzen dizkidate».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo