
Haitiko hauteskunde-batzordeak aintzat hartuko ditu AEEren gomendioak
Amerikako Estatuen Erakundeak, Haitiko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak aztertuta, bigarren geratu zen hautagaiak, Jude Celestinek, hirugarren beharko lukeela adierazi zion hauteskunde-batzordeari. Iradokizuna «kontuan hartuko» dutela erantzun zuten atzo.