GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Iraitz Iparragirre Urtziren lankideen izenean

Urtzi askatu!

Ez da kasualitate hutsa, ez eta bizi dugun kontestu politikotik at ulertu beharreko egoera isolatu bat. Urtziren eta gainontzeko 12 euskal herritarren atxiloketak parametro politiko zehatz batzuetan ematen dira, non Euskal Herrian ireki nahi den bake eszenatoki berri baten bila batzuk ematen ari diren urratsen aurrean, besteek aspaldiko errepresio errezeta zaharrak erabiltzen dituzten herri honen askatasun eta bake goseak isiltzeko asmoz.

Guk, Urtziren lankideok, herri honetan ireki nahi den bake eta askatasun agertoki berri baten alde ematen diren urrats guztiekin bat egiten dugula, eta bide batez, gure lankide Urtzi eta gainontzeko 12 euskal herritarren aurkako polizia operazioa salatu eta atxilotuak poliziaren esku jasaten ariko diren tratuaren aurrean gure beldurra adierazi nahi dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo