GARA > Idatzia > Kultura

Berri Txarrak taldeak Herri Urratseko kanta grabatzeko lanari ekin dio

Kazeta-info | BAIONA

Maitzaren 8an Senpereko aintziran ospatuko den Herri Urrats 2011k badu abestia. Berri Txarrak taldeak bere webgunean azaldu duenez, urtarrilaren 13an ekin zioten grabaketari Elkar estudioetan.

«Laku bat munduan» izanen da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren aurtengo leloa eta horixe bera izango da Berri Txarrak prestatzen ari den abestiaren izenburua ere, taldearen web orrialdean iragarri dutenez.

Sustrai Colina bertsolariak egin ditu hitzak eta Izate taldeko Claire aritu da zenbait ahots sartzen. Karlos Osinaga Txap-ek egiten ditu ekoizpen lanak eta, antza denez, hil honen bukaeran aurkeztuko dute abestia ofizialki, Herri Urrats 2011 aurkezteko prentsa agerraldian.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo