GARA > Idatzia > Ekonomia

3,38 MILIOI, KARTEL BAT ANTOLATZEAGATIK

Europako Auzitegiak ez du ezeztatu Repsol Quimicari jarritako isuna

Europako Batzordeak 3,38 milioi euroko isuna ezarri zion General Quimica enpresari eta honek aurkeztutako errekurtsoa atzera bota zuen atzo Europako Justizia Auzitegiak. General Quimica (GQ) Respol Quimicaren eskumeneko enpresa da, Repsol YPF taldekoa. Europako Batzordeak 2005ean 75,86 milioi euroko isuna jarri zien hainbat enpresari gai kimikoen merkatuan kartel bat antolatzeagatik. Enpresa horien artean GQ, Repsol Quimica eta Repsol YPF zeuden. Prezioak adostea eta kautxuaren industriarako gai kimikoen merkatuan isilpeko informazioa trukatzeagatik 3,38 milioi euroko isuna ordaindu behar zuten. Hiru enpresa horiek helegitea jarri zuten Lehen Instantziako Auzitegian, isuna bertan behera uzteko edo gutxitzeko, baina auzitegiak Europako Batzordearen alde egin zen. Horren ondotik, kasazio helegitea jarri zuten, baina Justizia Auzitegiak ez du isuna ezeztatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo