GARA > Idatzia > Ekonomia

SESTAO

La Navaleko langileek mobilizazioak egingo dituzte lana eskatzeko

Sestaoko La Navaleko langileek mobilizazioei ekingo diete ontziolak bizi duen lan falta salatzeko eta Lakuako Gobernuak esku hartu dezan eskatzeko. UGT, CAT, CCOO eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean Bilbon Lakuako Gobernuak duen egoitzaren aurrean. Egun horretan, gainera, itxialdia hasiko dute eta asteartean langile batzordeak mobilizazio gehiago egin ala ez aztertuko du. Sindikatuek azaldu zutenez, gaur egun ez dago lanik La Navalen eta dena geldirik dago, bulego teknikoa izan ezik. Joan den uztailean itsasontzi berri bat egiteko hitzarmena sinatu zuen enpresak, baina «oraindik finantziazioa eta abalak falta» direla azaldu zuten. Itsasontzi horren kontratua lortzen ez bada, «litekeena da itxi behar izatea» gaineratu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo