AIPAGARRIAK | ZINEMA
Arriaga antzokian emango diote hasiera bihar aurtengo Zinegoak jaialdiari
Larunbat gauean hasiko da Zinegoak jaialdia, hots, Bilboko gay-lesbo-trans zinema jaialdia. Zortzigarren aldia izango du aurten, eta 76 film luze eta labur emango dituzte; fikziozkoak, dokumentalak eta esperimentalak, eta berrikuntza gisa antzezlanak ere izango dira. Zinemaldiari ongietorria egiteko ekitaldia bihar Lola Markaidak gidatuko du Arriaga antzokian, Yogurinha Borovaren eta Las Fellini-en laguntzarekin. Agustin Almodovar eta Esther Garcia El Deseo ekoiztetxeko sortzaileak omenduko dituzte. Filmak Alondegian, Golem-en Bilborocken, Abisal gunean eta Fnacen proiektatuko dituzte. Sari emate ekitaldian (hilaren 30ean), Ocean LeRoyk drag king ikuskizuna eskainiko du. Jaialdia Bilbon bada ere, otsailaren lehen hamabostaldian proiekzioak egingo dituzte Getxon, Leioan, Gernikan, Durangon, Iruñean, Errenterian, Donostian eta Sestaon.