MUSIKA
Xabier Euzkitzek eta Joxan Goikoetxeak zuzenekoa dute gaur Arriaga antzokian
Xabier Euzkitzek eta Joxan Goikoetxeak zuzeneko emanaldia eskainiko dute gaur, 20.00etan, Bilboko Arriaga antzokiko foyer-ean, «Literatura eta Musika Euskaraz» zikloan, antzokiko iturriek jakinarazi zutenez. 2.000. urtean argitaratu zuten «Argitzaletan» laneko kantez gain, geroztik sortutakoak, Euzkitzek egindakoak edo bertsolaritzaren munduari keinu bat eginaz prestatutakoak entzun ahal izango dira emanaldian.