GARA > Idatzia > Kultura

JARDUNALDIAK

Bertsolaritza eta generoa gaiak landuz lau hitzaldi izango dira Villabonan

«Umorez: generoa bertsolaritzan» izenburupean lau hitzaldi antolatu ditu Bertsozale elkarteak hilabete honetarako. Bilkurak 3an eta 10ean izango dira elkarteak Villabonan duen egoitzan. Lehen egunean bertsolaritzan emakumeek duten ahotsari buruz arituko da Jone Miren Hernandez; Xabier Odrio- zola, bere aldetik, parekidetasunari eta maskulinitate molde berriei buruz. Bigarrenean «Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan» tesinako hitzaldia eskainiko du Leire Ibargurenek, eta Maialen Lujanbiok eta Judith Monterok «Ornitorrinkus» lanaren interpretazioa egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo