POESIA
Musikaz lagundutako olerki topaketak egingo dituzte Donostian eta Irunen
«Poetaren hitza» jardunaldiak izango dira bihar hasi eta larunbatera arte Irungo Kabigorrin, eta hilaren 7tik 10era, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Irunen Itxaro Borda, Maddi Oihenart edota Jeremi Garate entzun ahal izango dira beste askoren artean. Donostian, aldiz, Hedoi Etxarte, Harkaitz Cano, Marina Tsvetaieva, Gabriel Aresti edo Bertolt Brechten lanak interpretatuko dituzte besteak beste, eta Jon Miranderen edota Pello Otxotekoren poesia-lanak irakurriko dituzte.