Baionako portuko zamaketariak txandakako greban daude
GARA |
Estatuko portuetan abiatutako protesta mugimenduari jarraiki, Baionako portuko zamaketari eta garabi-gidariek txandakako grebari ekin zioten joan den ostiralean. Lehendabizikoek ostiral eta igandeetan egingo dituzte lanuzteak, eta bigarrenek, berriz, larunbat eta astelehenetan.
Portuko langileen lan mota neketsua izaki, iazko azaroan lau urte lehenago erretiratzeko eskubidea izatea adostu zuten aurreko Ingurumen ministro Jean-Louis Borloorekin. Alta, geroztik Ministerioan aldaketak izan dira eta egungo Garraioetarako Estatu idazkari Thierry Marianik aurreko gobernu ordezkarien hitza jan du. Erretreta soilik bi urte aurreratzea proposatu du. Sindikatuak negozioetan ari diren bitartean, zamaketariek greba mantentzeko asmoa dute.