GARA > Idatzia > Ekonomia

ENBA, esne sektorerako kontratu sistemaren alde

p028_f01.jpg

GARA

Esne sektorerako Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Ministerio espainolak proposatu duen «kontratu sistema» positibotzat jo zuen atzo ENBA nekazaritza sindikatuak prentsa ohar batean sistema berriak «bete beharreko kontratuak» ezar- tzen dituela argudiatuta. ENBAren iritziz kontratuak bete beharrekoak izatea ezinbestekoa da esnearen merkatua egonkortzeko eta gardentzeko, eta hala, «katean sortzen diren desorekak leuntzeko».

Hala ere, kontratuen sistema eraginkorra izan dadin, oinarrizko prezioa ezarri behar dela defendatu du sindikatuak. Kontratuak betetzen direla bermatzeko ere «erregimen zigortzailea» osatu behar dela uste du. Azkenik, kontratuak eteteko industria erosleak esne ekoizleei gutxienez 90 eguneko epea ematea nahi du ENBAk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo