GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Caja Rural

Bizkorrenak arituko dira Schleck anaiekin batera


 
GARA | BILBO

Gaur hasi eta ostegunera bitartean iraungo du aurtengo denboraldian Europan jokatuko den aurreneko itzuliak, Mallorcako Challengeak, hain zuzen ere.

Leopard Trek talde berriko Andy eta Frank Schleck anaiak bertan izango dira garaipenaren bila, baita nazioarteko tropeleko izarrik distiratsuenetarikoak ere; hala nola ostadardun jertsearen jabe den Thor Hushovd, Joaquim Rodriguez, aurten Lotto taldearen elastikoa eramango duen Andre Greipel alemaniarra, Tyler Farrar, Robbie Hunter edota Freire eta Robbie McEwen beteranoak. Euskal ordezkaritza Euskaltel-Euskadi, Orbea, Caja Rural eta Movistar taldeetan egongo da sakabanatuta.

Probak orotara bost garaikur izango ditu eta iazko ekitaldian bezala sailkapen konbinatua izango da. Hala, helmugako postuak ez ezik, mendiko, esprintetako eta erdiko helmugetako puntuak ere aintzat hartuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo