GARA > Idatzia > Mundua

Oposizioak ultimatuma Serbiako Gobernuari, bozketak dei ditzan

SNS Serbiako Alderdi Aurrerakoiak bi hileko epea eman dio Gobernuari hauteskundeak aurreratu ditzan. Ultimatumaren berri milaka jarraitzaileren aurrean eman zuen atzo Tomislav Nikolicek. Agintariek oposizioak emandako epea aprobetxatu ezean, «indarkeriarik gabeko erresistentziaren» bidea hartuko lukete apiriletik aurrera, Mediterraneoren beste aldetik datozen mugimenduekin bat egin nahian edo, baina helburua ez da Gobernua hankaz gora botatzea.

p026_f01_199x140.jpg

GARA |

SNS alderdiak deitutako mobilizazioa Parlamentuaren aurrean egin zen eta 70.000 pertsona inguru bildu zituen.

Tomislav Nikolic SNSko buruak jarraitzaileen aurrean argitu zuen beraien helburua ez dela egungo Gobernua hankaz gora botatzea, Afrikako iparraldeko estatu batzuetan gertatzen ari den moduan, «hauteskundeetan garaitzea baizik», B92 irratiak ezagutzera eman zituen adierazpenen arabera. «Jaramonik egiten ez badigute, hemendik bi hilabetera berriz deituko dizuegu eta orduan ez dugu kaletik alde egingo Gobernuak ospa egin arte», jakinarazi zuen Aleksandar Vucic SNSko zuzendaritzako kideak mehatxu itxura zuten hitzekin.

Serbia Berria alderdiak, Mugimendu Sozialista taldeak eta Serbiako Agintea Mugimenduak ere bat egin zuten atzoko manifestazioarekin.

Orain arte aurreikusita zegoen egitasmoaren arabera, Legebiltzarrerako hauteskundeak 2012ko udaberrian egin behar dira Serbian.

Belgrad hiriburuko erdiguneko kale nagusiak erabat itxita egon ziren atzo, oposizioaren deialdia zela-eta. Manifestariak pixkanaka elkartu ziren Parlamentuaren aurrean.

«Noiz arte?»

Makina bat pankarta ikus zitekeen. Horietako batean mundu osoko eskuindarren helburua aipatzen zen: «Serbia zoritsua nahi dugu». Eta beste batean, galdera bakar bat: «Noiz arte?». Nikolicen erretratuak ere eraman zituzten manifestariek.

Antolatzaileek 10.000 laguneko segurtasun dispositiboa prestatu zuten, hedabideei jakinarazi zietenez. Poliziak, bere aldetik, 4.200 agente bidali zituen Parlamentu ingurura. Izan ere, Serbiako hiriburuak askotan ezagutu ditu futbol taldeetako zaleek eta eskuin muturreko taldeetako kideek eragindako istiluak. Atzo bertan, manifestazioa egiten ari zen garaian, Poliziak hamabost pertsona atxilotu zituen zale biolento horien aldeko oihuak botatzeagatik.

Serbia osotik iritsi ziren manifestariak Belgradera, horietako asko autobusez, ekonomia krisiaren ondorio izan diren soldaten beherakadak, inflazioaren gorakadak eta Nazioarteko Diru Funtsaren esku sartzeak egonezin larria eragin baitute Serbiako gizartean. Irakasleek, poliziakideek, osasun arloko eta bestelako enpresa ugaritako hainbat langilek jasotzen duten soldata eskasegia dela salatu dute, eta horiekin bat egin dute oposizioko indarrek, herritarren haserrea Agintera iristeko erabili nahian. Kontuan hartu behar da beste faktore bat, alegia, etengabe hazten ari den inflazioaren eraginez, soldaten balioa are txikiagoa dela.

Egungo Gobernua, Mendebaldearekin gero eta harreman estuagoak eduki nahi dituena, 2008ko uztailean iritsi zen Agintera. Ordutik oposizioak egin duen erakustaldirik handiena izan zen atzokoa. Begiraleek nabarmendu zuten Nikolicek tankerako mobilizazio bat antolatzen duen lehen aldia izan zela.

ALBANIA

Uno de los manifestantes heridos durante las protestas antigubernamentales del pasado 21 de enero en Tirana murió ayer en un hospital de Turquía, lo que eleva a cuatro el número de fallecidos por disparos policiales.

Banderas de Serbia y mensajes escritos en inglés

La manifestación transcurrió con toda tranquilidad. Los manifestantes portaban numerosos carteles, algunos de ellos escritos en inglés para alertar a la opinión pública internacional, invitando al presidente, Boris Tadic, a dejar el cargo o convocar las elecciones. Muchos llevaban banderas de Serbia y del SNS. También es destacable la gran cantidad de manifestantes que rondan o superan los 50 años, esos que los medios llaman los «perdedores de la transición». «Es la pobreza la que nos ha traído aquí», decía Andjelka Gvero, de 53 años. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo