GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHBEk bere xedea berretsi du, «hezkuntza euskaldun eta herritarra»

GARA |

Joan den ikasturtean garatutako hausnarketa prozesuari amaiera jarriz, EHBE Euskal Herriak Bere Eskola ekimenak atzoko Batzar Irekiaren amaieran publiko egin zituen ondorioak. Aurreran- tzean auzo, ikastetxe, unibertsitate eta herrietan lanari ekin eta hezkuntza munduko «mugimendu sendo» bat sor- tzeko beharra nabarmendu dute, «herrietan oinarritua eta herritarren beharrei erantzungo dio- na». Horregatik, guraso, ikasle, irakasle zein herritarrei lanera dei egin zaie.

Egungo hezkuntza sistemari kritika egin diote. Izan ere, herri zein euskaldun gisa «ditugun behar eta eskubideei» ez diela erantzuten salatu dute; haur eskolatik hasi eta goi mailako ikasketetara, Euskal Herrian herritarron eskubideak «urratuak» direla esan dute.

Halere, «denok batera bultza eginez» Hezkuntza Sistema Nazionala lortzeko bidea egiteko ilusioz agertu dira EHBEko ki- deak. Eredu horren ezaugarriak azaltzean, «euskalduna eta herritarra» nabarmendu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo