Beste porrot bat Gasteizetik urrun
Etxetik kanpo berriro ere uso
Jaycee Carrollek, hiru defentsa gainean zituela, bi segundoren faltan egin zuen Kanaria Handiari garaipena eman zion saskiratzea.
KANARIA HANDIA 70
C. LABORAL BASKONIA 68
Jon ORMAZABAL
Azkenaldian Zurbaon nahikoa oldarkor eta otso agertu ostean, Baskonia, beste behin, uso agertu zen atzo etxetik kanpo. Egia da, azken porrot sonatuen ostean, ACB ligako kantxarik zailenetako batean Jaycee Carrollek, txapelketako saskiratzailerik onenak, azken unean sartutako ezinezko saskiratze batekin galdu zuela -hiru defentsa zituen gainean-, baina egia da baita Baskoniak betiko akats berak errepikatzen jarraitzen duela.
Beste edozein gabeziaren gainetik, arrazoi bat edo beste dela medio, Baskonia ez da, salbuespenak salbuespen, partidako 40 minutuetan jarraikortasuna mantentzeko gai; hala, gorabehera horien ondorioz, maizegi iristen da unerik garrantzitsuenetara egiteko gauza gehiegi dituela. Barne eta kanpoko jaurtiketen arteko desoreka, defentsako errebotean une erabakigarrietan erakutsitako ahulezia eta galdutako baloiak, hamasei atzo, arazo bilakatu dira Baskoniarentzat, eta, partidak behar denean erabakitzeko gaitasunik gabe, atzoko loterian galtzaile irtetea egokitu zitzaion azkenean. Kontuan izan, gainera, atsedenaldian 10 puntuko aldea zutela arabarrek.
Etxetik kanpoko azken partidetan gertatu bezala, atzokoan ere Ivanovicen taldeak sekula ere ez zuen asmatu hobekien zegokion erritmoa jartzen. Gainera, Carroll unerik egokienean sartu zen jokoan. Ondorioa, nabarmena: etxetik kanpo jokatutako azken zazpi partidetatik Donostian baino ez du irabazi Baskoniak.
Betiko gorabeherak
Hasiera-hasieratik nabaritu zen atzokoa kontrolik gabeko partida izango zela. Gauzak oso latz jarri zitzaizkion Kanaria Handiari lehen minutuan Savanek min hartu eta partida utzi behar izan zuenetik -Akilesen orpazurda hautsita duela eta denboraldi osoa galduko duela dirudi-, baina, hala ere, etxeko taldea izan zen Xabi Reyuren eskutik partidaren erritmoa ezarri zuena. Hala, markagailuko ekimena eraman zuen hutsez betetako lehen laurden kaskarrean. Bere egun txarretan ohi duen gisan, Barac lehen bi minutuetan deskonektatu zen, eta, barrutik jokatzea galarazi izan baliote bezala, Baskonia hiruko marratik jaurtitzen saiatu zen behin eta berriro (hamabi jaurtiketatik bi besterik ez zituen sartu).
Bigarren laurdenean bere maila eman zuen Baskoniak, baina, tamalez, hamar minutu on baino gehiago behar ditu egun talde gasteiztarrak markagailuan alde erabakigarriak lortzeko. Olesonek Carroll lehortzea lortuta, kanariarrek nekez ikusten zuten uztairako bidea, eta kanpotik Ribas gidari zutela, hamar puntutako abantaila lortu zuten. Gainera, hirukoetan asmatzen ere hasi ziren.
Tamalez, bolada ona laburregia izan zen eta atsedenalditik bueltan betiko mamuak agertu ziren berriz ere. San Emeterioren eta Olesonen ekinari esker, aldeari eutsi zion Baskoniak hainbat momentuz, baina pilatutako baloi galtze ugarien eta Loganek Carrollen gainean egindako defentsa kaskarraren ondorioz, metatutako alde guztia minutu pare batean desagertu zen -Carrollek 16 puntu egin zituen hirugarren laurdenean-.
Batistaren indarrak lehia berriz ere orekatu bazuen ere, Pedro Martinezen mutilek askoz argiago izan zituzten beraien erreferentziak une erabakigarrietan. Hala, azken segundoetan hiru defentsek ere ezin izan zuten geratu Wyomingkoaren azken barneraketa -azken jaurtiketa denboraz kanpo egin zuela dirudi-. Azken orduan San Emeteriok urrunetik egindako saiakerak ez zuen ezer konpondu.
Barne eta kanpo jaurtiketen arteko desorekaren, galdutako hamasei baloien eta hobekien doakion erritmoa ezartzeko gaitasun ezaren ondorioz Baskonia ez zen lehia bere alde apurtzeko gai izan atsedenaldian 10 puntuko aldea izan arren.
Dusko Ivanovic, que se «comió» sus ganas de hablar sobre el arbitraje en los últimos minutos, volvió a incidir en la idea de que su equipo no sabe jugar los minutos calientes de los partidos fuera de Zurbano. «Cuando jugamos fuera nos cuesta; cuando nos presionan y hay que decidir, no sabemos jugar. Hemos controlado el partido incluso comenzando muy mal, sin paciencia. Después, en el segundo cuarto, hemos jugado bien, pero el tercero lo comenzamos mal. Sabíamos que en momentos concretos Carroll iba a comenzar a jugar; intentó un uno contra tres y nos metió canasta. No tengo más que decir», señaló.
En su análisis del partido, el montenegrino se lamentó de los fallos en el rebote en momentos claves y en que se perdieron balones con excesiva facilidad para lo que les costaba recuperarlos.
O.