Gorabidean diren herrialdeak euren bilkura prestatzen ari dira
Datorren otsailaren 18 eta 19an G20ko herrialdeak bilduko dira Parisen. Gorabidean diren herrialdeak, berriz, Brasil eta Txina buru, G20koen goi-bilera hasi aurretik euren Finantza ministroen arteko bilkura prestatzen ari dira. «Le Figaro» egunkari frantsesaren arabera, susperraldian diren herrialdeek beren interesak defendatu nahi dituzte hitzordu honekin, herrialde garatuen ikuspuntua eta beraiena aski desberdinak direla iritzita.
GARA
Gorabidean diren hainbat herrialdetako ordezkariak datorren otsailaren 18rako Estatu frantseseko hiriburuan beren Finantza ministroen bilkura prestatzen ari dira. Hain justu, G20ko herrialdeak egun horretan eta hurrengoan bilduko dira Parisen eta suspertzen ari diren herrialdeek bilkura horiek hasi aurretik euren artean biltzeko asmoa dute.
Zentzu honetan, herrialde garatuak eta gorabidean direnak biltzen dituen G20koen Presidentetza frantseseko ordezkari batek Efe agentziari atzo baieztatu zionez, taldeko hainbat kidek, besteak beste, Brasil, Errusia, India, Txina eta Argentinako ordezkariek, bilera hori egiteko lekua eskatu dute.
«Beraien ahotsa entzunarazteko modu bat da» eta «hori denontzat ona da», esan zuen ordezkari frantsesak, ekimenari garrantzia kendu nahi izan zion arren. Aitortu zuen, hala ere, ez zuela gogoratzen suspertzen ari diren herrialdeetako ministroak inoiz euren kabuz bildu izana.
Era berean, atzo «Le Figaro» egunkariak ezagutzera eman zuen hitzordua Estatu frantsesak antolatu duenik ukatu zuen ordezkari frantsesak. Aitzitik, Presidentetza izanik, Estatu frantsesaren eginbeharra G20ko kideen artean «adostasuna» lortzea dela esan zuen eta horretarako gorabidean diren herrialdeen eskaerak aintzat hartuko dituztela.
Garapen eredua
«Le Figaro»-k plazaratutakoaren arabera, bilkura honekin Brasil eta Txina buru duen herrialde taldea beren jarrerak defendatzen saiatuko da, oraingoz herrialde garatuen ikuspuntua eta beraiena aski desberdinak direla uste baitute. Zehazki, G20koek gorabidean diren herrialdeek orain arte izan duten garapen eredua zalantzan jarriko luketen neurriak ezar ez ditzaten nahi dute. Zentzu honetan, eta adibide gisa, Txinak ez ditu dibisa kopuru izugarria pilatzeko aukera eman dioten soberakinak eta kanpo defizita mugatu nahi. Brasilek, berriz, bere txanpona, erreala, birbalioztatzeko beharra ezar liezaioketen gomendioak erasotzat jo ditu. Izan ere, neurri horiek bere esportazioen boterea arriskuan jarriko luketela uste du.
La entrega del cuarto tramo de ayuda financiera de 15.000 millones de euros a Grecia entró ayer en la recta final con una nueva visita a Atenas de funcionarios de la Unión Europea (UE) y del Fondo Monetario Internacional (FMI) para evaluar las reformas gubernamentales.
Según informó la agencia Efe citando medios financieros atenienses, la delegación se reunirá durante esta semana con ministerios, el sector bancario y el sector de la producción para estudiar las relaciones laborales y el sistema de seguridad social. Entre los puntos a negociar están los contratos laborales, los recortes de pagas extraordinarias mensuales y la reducción de compensaciones para empleados del sector privado.
La delegación también analizará el saneamiento de las empresas estatales, de las que se espera una reducción de personal, con jubilaciones anticipadas o con traslados a otros puestos, de unos 140.000 empleados. Las conversaciones con el Ejecutivo socialista griego comprenden también un ahorro considerable del gasto público.
El Ejecutivo del primer ministro Yorgos Papandréu se ha propuesto reducir el déficit fiscal de los 17.000 millones de euros en 2011 a los 6.000 millones en 2014.
Así, la delegación elaborará un informe hacia el final de su visita sobre el cuarto tramo de la ayuda financiera compuesto por 10.900 millones de euros por parte de la UE y otros 4.100 millones del FMI, que deberán ser entregados en marzo, de los 110.000 millones de euros establecidos por un período de tres años. GARA